XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeure Biotz maitagarri ori geure onen eredu ta erakusmen.

Onetarako zabaldu eiguzuz Biotz andi gartsu orren ateak; bada ortxe bizi gura dogu ta eztogu beste maitetasunik gura.

Ortxe dakuskuz eguno illundu bako argitasuna ta beit izegiriko sua, gautu ezindako eguna ta eriotza bako bizia.

Makalak ortxe dauke sendagarria, indargak indarra, otzak berotasuna, larri ta gogo-illak poza, artegatuak arte ta lasatasuna.

Badakigu, Jesus, gu barik bizi zaitekezana, baiña geu ezin bizi gaitekez Zeu barik; eta Zeuretzat sortu genduzuzan-ezkero, ezkaizuz maitetasunezko bizitoki orretatik iñora bialdu.

¿Geure eske etorria etzara?.

Oneritxizko garretan errekinbilla etziñakuzan lurrera iatsi?.

Artuizu, bada, gure biotz zimel otz au ta zeure laba-biotz orretan gartu ta samurtu eikeguzu.

Maria geure Ama errukiorra: gure eskariak, motel illak direalako, sarri eztabe Jesusen belarrietan durundi egiten.

Zeure berba zoli entzungarriakaz eldu beitez gureak; eta Zeure bitartez Jesusegandik iaditxi daigula geurez lortu ezin doguna; au da, Beragaz atsakabe-artean emen da Beragaz zorion-artean gero, eriotza on baten bidez, bizi izatea. Amen.

Liburu onen azkanean dagoz eskari onen ostean oiu egiteko berbak.